XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Artzaiak aharia hartu eta kobazulotik atzeraka irtenaz etxeratu ahal izan zuen alaba.

Hemen ere, Mari-ren erreinua eta etxea dauzkagu bi biak muturka; biraoak etxetik urrunarazten ditu etxeko semealaba madarikatuak eta basorako bihurtzen ditu.

Basoko lupuak nahiz txerrama gorriak gu jan gintzakeela esatea bezalaxe da, edo arkume buruzuri jaio izan bagina desiatzea bezala edo kaka-mokordo bat izan bagina bezala.

Aharia artaldetik lapurtu eta mendiratua izaten den bezalaxe gerta lekio madarikatutako edonori: denen zeinua kobazuloa da, eta etxea utzi beharra.

Mendiratuaren errekuperaketa problematiko eta larri da oso.

Alaba ez omen zen ama bertaratu arte errekuperatzerik ahal izango.

Ahari ebatsiaren bila kobazulora sartutako artzainak ahariari adarretatik heldu eta Kobazuloko Damia begi-bixtatik utzi gabe, atzeraka ibiliaz aldegin omen zuen.

Eta esan omen zion orduan Damiak: eskerrak eman deizkiok etorri aizean bezala atera aizenari, bestela emen gelditu bearko uan (24,I,295).

Etxetik irten zen bezala, hau da, etxea abiapuntu nagusitzat edukirik itzuli ahal izan zen artzaina berriz etxera, atzeraka beraz.

Basabizitza ez zuen harek inoiz abiapuntutzat eduki, kobazuloa hel-muga eta hel-buru hutsa izan zen: bere ibilera domestikoaren muga bat besterik ez.

Etxea zen haren oin-harri, abiapuntu eta erdi (*) Kultur-lekua itsiturak markatzen duela esan duenean arrazoi osoa izan du nire ustez J. Zulaikak (93).

Ehizarako estrategian bezala (piztia isteak adierazten du ehiztariaren nagusitasuna) gure kultur barrutian ere etsea da contexto ritualizado de cierre nagusia, eta mugaz bestaldeko kontrarioa etsaia.